XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Iturria: Karmel 1984. Biltzailea: P. Uribarren. Biltze-lekua: Aramaio.)

Kantu honen hasierak ez dira beti bardinak:


- Atxia(n) motxia(n)
- Bestea lakoxea (bestelakotxea, bestelakutxianbesteren kotxea)
- Atxije(n) mitxije(n)
- Atxijo matxijo
- koloripan (komuñepan, koneliyan, konelipan, konolipan)
- Atxili mitxili
- Atxi mitxia
- perolipan (peruripan, peroripan)
- Atxie mutxie
- komuniplat
- Atxia(n) pitxia(n)
- tonelapan
- Azerije mixirije
- komijopan
- Zirrin zarran
- konpañipan
- Txitxirri mitxirri
- kolario
- piruli pan
- kumunipa (komunka)
- kumunikan
- dominikan
- koloripan (konelipan)
- au pekatari

Hasiera aldaeratsu honen ostean, gure/nire/zure semea errotan dagoala esaten jaku.

Ermuan ostera, errotan barik errekan esaten da.

Dimako aldaera baten ez da aitatzen semerik, horren ordez txakurren kakea lagundetari esaten da.

Hurrengo pasartea errotarako bideaz betetzen da, errotarako bidean animali bat topetan da: astoa edo erbia dira beti agertzen diran animaliak; kasu baten eulia topetan da.

Aitatutako Dimako aldaera horretan ez da animaliarik agertzen eta zuzenean agertzen da errotearen pasartea.

Inoiz errotara barik basora joan eta han aurkitzen da animalia edo bide baten.

Honez ganera, aldaera batzutan, errotea dala eta informazio bat emoten da:


- Errota txikia dabillinian klin klan.
- Errota txikijen urunik ez, nagosijen bai.
- Errotarie sillollan kaldaron da kaldaron, begik erre eta gatz emon.